Txepeldunak. Haurrentzako bertso antzerkia BIRAN DA. Adi agendari!
Etorkizuneko gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa eraikitzeko nahia lantzen da, indibidualismotik kolektibora jauzia eginez: irabazi-galdu, ona-txarra, lehia-jolasa, erori-altxa, norbera-bestea, laguntasuna, taldea, bestearekiko errespetua, zaintza…Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide eszeniko tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan. Zuzendaria: Iraitz Lizarraga. Antzezleak: Maren Basterretxea eta Uxue Alkorta