Lanku

twitter 1 facebook 1 youtube 1

  • Kontaktua
  • Hasiera
  • Lanku
    • Aurkezpena
    • Erantzukizun Soziala
    • Zerbitzuak
      • Saio eta emanaldien kontratazioa
      • Azpiegiturak
      • Diseinua
      • Ekitaldi baten antolaketa
      • Argitaletxea
  • Bertso saioak
  • Emanaldi guztiak
    • Haurrak·Gaztetxoak·Familiarra
    • Gazteak Helduak
      • Bertsoa eta musika
      • Bertsoa eta literatura
      • Bertsoa eta antzerkia
      • Bertsoa eta artea
      • Bakarrizketak/solasaldiak
      • Ikusentzunezkoak
  • Emanaldi berriak
    • Haurrak·Gaztetxoak·Familiarra
    • Gazteak·Helduak
  • Agenda
  • Denda

Euskaraldiarako kultur eskaintza

Detalles
Argitaratze data: 08 Iraila 2020

TXOR TXOR UMORE BAKARRIZKETAK, eta …NAHI DUGU HITZ ETA JOLAS BERTSO SAIO TEMATIKOAK EUSKARALDIAREN BAITAN

Herritarrek hizkuntza-ohiturei buruzko gogoeta egin eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko prestatzea dira kultur eskaintza hauen helburu nagusiak Euskaraldiaren atarian.

Txor txor umore bakarrizketaren estreinaldia Donostian izango da, irailaren 9an, Larrotxenen 19:00etan.

Lanku eta Euskaltzaleen Topagunearen arteko lankidetzaren baitan sortu dira bi emanaldi hauek: Txor txor umore bakarrizketak eta …nahi dugu hitz eta jolas bertso saio tematikoa.

Beatriz Egizabalek, Nerea Arriolak eta Xabi Artiedak, euskaldunok eguneroko egoeretan euskararekiko ditugun harremanei buruzko gogoeta egingo dute bakarrizketa formatuan. Sustrai Colina, Jone Uria, Oihana Bartra eta Julio Soto bertsolariek berriz euskarak gure bizitzak nola zeharkatzen dituen landuko dute bertso saio formatuan Maite Berriozabal eta Imanol Artola “Felix” gai-jartzaileen gidaritzapean.

Biak ala biak Euskaraldiaren testuinguruan sortutako saioak dira, esan gabe doa euskara hutsez izango direla eta 16 urtetik gorako eta euskara ulertzen duten herritarrei zuzenduta egongo direla, Euskaraldian parte har dezaketenak, azken finean.

Bi kultur ekimen hauen helburuak hauexek dira:

o Ahobizi eta belarriprest rolak eta hauek adierazten dituzten portaerak gizarteratzea.

o Ikusleek beren hizkuntza-ohiturei buruzko gogoeta egitea.

o Herritarrak ariketako 15 egunetarako prestatzea, eta inertziak apurtzeko aukera daukagula azpimarratzea.

Azken finean hizkuntzak gure bizitzak nola zeharkatzen dituen lantzea.

Kultur eskaintza irekita dago jadanik, estreinaldia Donostian izango da Txor txor umore bakarrizketarekin irailaren 9an Bagera Euskara Elkartearen eskutik Larrotxene kultur etxean, 19:00etan. Nerea Arriolak emango dio hasiera beraz.

Bakarrizketak edo saioak antolatu nahi dituztenek Lankura zuzendu behar dute bere eskaria Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

Hauexek momentuz lotuta dauden ondorengo herri eta datak.

Txor txor emanaldia

Irailak 18. Etxarri Aranatz. Plazan. 20:30

Irailak 25. Arrasate. Sebero Altube plazan. 19:30

Urriak 3. Espartzan. Kontzeju etxean. 19:30

Azaroak 5. Ordizia. Barrena aretoan. 19:00

Azaroak 13. Ataun. Herri Antzokian. 22:00

Azaroak 21. Pasaia. Lekua zehazteke. 19:00

Azaroak 25. Itsasondo. Frontoian. 19:00

Azaroak 28. Pasaia. Lekua zehazteke. 19:00

Abenduak 3. Antzuola. Torresoroan. 18:30

Abenduak 3. Oiartzun. Pleno aretoan. 19:00

…Nahi dugu hitz eta jolas bertso saioa

Azaroak 22. Pasaia. Lekua zehazteke. 19:00

Azaroak 23. Pasaia. Lekua zehazteke. 19:00

Agenda


Gorliz. Balkoitik balkoira
12 Abuztua 2022


Algorta. Librean
12 Abuztua 2022


Zumaia. Librean
12 Abuztua 2022


Etxano. Jaialdia
14 Abuztua 2022

  • Jarraitu gaitzazu Facebook-en
  • "Jarraitu gaitzazu Twitter-en
  • Jarraitu gaitzazu Youtuben

Non gaude? Bisita gaitzazu

Lanku kultur zerbitzuak
Subijana etxea, kale Nagusia 70
20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
943 26 07 55 . lanku@lanku.eus

Buletina Eman izena gure buletinean eta jaso hilero gure berri


Credit Cards

© 2022 Lanku.

  • Legezko oharra
Garapena: Zabaleku Informatika · GPL 2 lizentziapean
Gora igo