Lanku

twitter 1 facebook 1 youtube 1

  • Kontaktua
  • Hasiera
  • Lanku
    • Aurkezpena
    • Erantzukizun Soziala
    • Zerbitzuak
      • Saio eta emanaldien kontratazioa
      • Azpiegiturak
      • Diseinua
      • Ekitaldi baten antolaketa
      • Argitaletxea
  • Bertso saioak
  • Emanaldi guztiak
    • Haurrak·Gaztetxoak·Familiarra
    • Gazteak Helduak
      • Bertsoa eta musika
      • Bertsoa eta literatura
      • Bertsoa eta antzerkia
      • Bertsoa eta artea
      • Bakarrizketak/solasaldiak
      • Ikusentzunezkoak
  • Emanaldi berriak
    • Haurrak·Gaztetxoak·Familiarra
    • Gazteak·Helduak
  • Agenda
  • Denda

Bertso plaza onerako bidean

Detalles
Argitaratze data: 22 Uztaila 2022

 

Lagunarteko eta plaza libreko saioek gora egin dute nabarmen

2022ko lehen seihilekoan bertso plazak emandako datuak bildu ditu Bertsozale Elkarteak. Pandemia garaian ia desagerturik egon diren saio formatuak beren lekua berreskuratzen hasiak dira, aldi berean, jaialdien kopuruari eutsiz.

Loraldi sasoia izan da 2022ko udaberria bertsolaritzarentzat. Hala adierazten dute, behinik behin, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bidez Bertsozale Elkarteak jasotako datuek. 2022ko lehen seihilekoan izandako bertso saio kopurua 2019kora dezente hurbildu da; are gehiago, martxotik maiatzera bitarteko epea aintzat hartuz gero, aurtengo datuak hobeak izan dira kopuruari dagokionez.

Kopuruaz harago, beste zantzu on batzuk ere ekarri ditu lehen seihileko honek. Nabarmenena? Pandemia garaian ia desagerturik egon diren lagunarteko eta plaza libreko saioak beren lekua berreskuratzen hasiak direla bertso plazan.

Oro har, bi eta hiru bertsolarien artean egiten diren saio motak dira hauek, zalearengandik oso hurbil; otordu bueltan egiten dira lagunartekoak eta herriko plazan edo kalean egin ohi dira librekoak. Pandemia garaian hartutako neurriengatik nekez egin zitezkeen saioak, finean. 2022ko lehen seihileko honetan, ordea, bertso plaza lehengo itxura hartzen ari dela iradokitzen dute datuek, formatuari dagokionez. Gainera, aldi berean, jaialdi kopuruari ere eutsi zaio.

Horiek ikustera eta entzutera 36.500 zale inguru joan dira plazara.

Lagunarteko eta libreko saioen itzulerak, gainera, ez du eragin handirik izan gizon eta emakume bertsolarien parte-hartzearen orekan. Saio mota hauetan oraindik gizonezkoen parte-hartzea altuagoa bada ere, azken urteotan eman diren aurrerapausoei esker, 2019ko datuetatik urrundu eta azken urteotako norantza parekideari eutsi ahal izan zaio: bertso plazan ari diren %53 dira gizonezkoak eta %47 emakumezkoak.

Zantzu onak badira ere, Bertsozale Elkarteak gainerako tokian tokiko eragileekin bertso plaza sendotzeko, genero ikuspuntutik orekatzeko eta askotariko plaza eskaintzeko lanean jarraituko du.

Hona hemen lau urteotako bilakaera erakusten duen grafikoa, eta horietan, lehen seihilekoetan, izan diren datuak erakusten dituen taula.

2022ko lehen seihilekoa_bertso plaza

Agenda


Gorliz. Balkoitik balkoira
12 Abuztua 2022


Zumaia. Librean
12 Abuztua 2022


Algorta. Librean
12 Abuztua 2022


Gabiria. Jaialdia
14 Abuztua 2022

  • Jarraitu gaitzazu Facebook-en
  • "Jarraitu gaitzazu Twitter-en
  • Jarraitu gaitzazu Youtuben

Non gaude? Bisita gaitzazu

Lanku kultur zerbitzuak
Subijana etxea, kale Nagusia 70
20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
943 26 07 55 . lanku@lanku.eus

Buletina Eman izena gure buletinean eta jaso hilero gure berri


Credit Cards

© 2022 Lanku.

  • Legezko oharra
Garapena: Zabaleku Informatika · GPL 2 lizentziapean
Gora igo