Bertsozale Elkarteko kide zara?:
BaiEz
Sinopsia
Asteasun Pello Errota, Leitzan Lasarte, Hernanin Txirrita, Oiartzunen Uztapide, Ahetzen Mattin, Bilbon Balendin Enbeita... Hogeita bat bertsolari dauzkagu Euskal Herrian zehar utziak, mutu.
Koldo Izagirrek eskea egin die eta harriok, brontzeok, burdinok hizketan jarri zaizkio: hogeita bat monologo harro, gozo,haserre,apar.
Ahots anitzez, hari finez jositako narrazio zoragarria dugu Bertsoaren Harria.
Bertsolaritzaren historia puska bat irudiz, bertsoz, gogoetez, istorioz eta fikzioz.
Ikuspuntu berria, liburu bakana, edizio berezia.
Fitxa teknikoa
Izenburua: Bertsoaren Harria
Egilea (testu eta argazki): Koldo Izagirre
Orrialde kopurua: 316
Neurriak: 21x13.5zm
Liburuaren estiloa: Tapa gogorra. Papera satinatua mate. Argazkiak orrialde osoan eta zuri-beltzean. Denak originalak.
Argitalpena: Lanku Bertso Zerbitzuak
Salneurria: 22€.
Argitalpen urtea: 2019
© 2021 Lanku.