Bertsozale Elkarteko kide zara?:
BaiEz
Bertsolaritzaren historia kontatzean beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, guganaino iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plazandreren arrastoak agertzen direla ikusiko dugu. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegin berezi bat egin nahi izan du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jarri eta, ikusezin izandakoak ikusaraziz, bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko.
© 2021 Lanku.