Bertsozale Elkarteko kide zara?:
BaiEz
Bat-bateko bertsoek badute botilan sartu eta itsasora jaurtitzen den mezuaren tankerarik. Bertsolariak bota egiten ditu norbaitek jasoko dituen esperantzan…
Bertso hauek Hernanin bota zituen Urumeara Andoni Egañak, bakarka, Joxerra Garziaren laguntzaz botilan sartuta. Hogei urte joan dira ordutik. Iritsi zen itsasora botila. Norbaitek aurkitu zuen olatu artean. Eta Jasota bezala ipini ditu gure esku barnean zekartzan bertsoak.
Gai-jartzailearekin, bertsolari bakarrak osatutako saioa
1999ko abenduak 28. Hernani. Joxerra Garzia gai jartzen, eta bertsotan Andoni Egaña bakar-bakarrik. Lehenak egoera hainbat jarri eta bigarrena horietan guztietan kantuan. Saio bitxia bezain gogoangarria. Ez da alferrik Inuzente Eguna Hego Euskal Herrian.
Jasota bezala bildumaren laugarren alea izango dugu hauxe. Bertso antologiak argitaratu izan ditugu; oraingoan, osotasunean harribitxi den saioa berreskuratu nahi izan dugu.
Bilduma hau egiteko Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntza ezinbestekoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jaso du.
Fitxa teknikoa
Izenburua: Houston, arazotxo bat daukagu!
Egilea: Andoni Egaña eta Joxerra Garzia
Irudia: Malen Amenabar
Formatua: CD + liburuxka
Argitalpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
Bilduma: Jasota bezala
© 2022 Lanku.