Itzal(iko) bagina

Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna. Bere trama izaerak hiru pertsona(i) bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu. Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute.

Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...

Fitxa artistiko-teknikoa

  • Sorkuntza eta Antzezpena: - Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain
  • Zuzendaritza: -Iraitz Lizarraga
  • Atrezzoa: - Alvaro Ledesma eta idoia Beratarbide
  • Laguntzaileak: - Miren Amuriza, Ibil bedi, Ixone Asategi eta Haize Lekuona
  • Argi diseinua: - Junki Mayo
  • Irudia: -Unai Anso
  • Nori zuzendua: - Gazteei eta helduei
  • Lekuak: - Antzokiak eta kultur etxeak
  • Espazioa: - 7x5 minimoa
  • Iraupena: - 60 minutu