Neurrira egindakoak

Neurrira egindakoak

Neurrira egindako bertso saioak dira. Bertsolaritzaren ezaugarrietako bat egoera askotara egokitzeko gaitasuna da. Ezaugarri horrek gainerako kultur diziplinekin elkarlanean saio bereziak antolatzeko aukera ematen du. Esaterako, dantza, antzerkia, marrazkia, musika eta literatura bezalako diziplinekin uztartu izan da, baina aukera gehiago ere badaude. Garrantzitsua da diziplina bakoitzaren lan-jardunak eta berezitasunak errespetatzea saio hauen diseinua egiten denean.