Lagun arteko afaria

Lagun arteko afaria

Afari baten bueltan egiten diren saioak dira. Jatetxe, elkarte gastronomiko edo herri-bazkarietan antolatzen dira. Gai-jartzailearekin edo gabe izan daiteke. Gai jartzailerik gabe denean, bi bertsolarik kantatzen dute saio hauetan, baina gaiekin , gehiago ere izan daitezke. Aparteko berezitasunik ez bada, otorduaren amaieran hasi ohi da saioa, eta antolatzaileak eta bertsolariek adostutako iraupena izan dezake. Gai-jartzailerik ez dagoen saioetan, ingurua edo kontestua izaten dute hizpide bertsolariek.