Jaialdia

Jaialdia

Oholtza gaineko bertso saio ohikoena da. Gai-jartzaile batek eta hainbat bertsolarik osatzen dute saioa (4 edo 6 bertsolari izaten da ohikoena). Normalean, oholtza gainean egiten dira bertso saio hauek, aretoetan, herriko plazetan eta kirol-guneetan batez ere. Parte hartzen duten bertsolari kopuruari esker, era bateko edo besteko diseinua antola daiteke, hau da, saioa era askotakoa izan daiteke, eta lekuari zein publikoari egokitzeko aukera asko eskaintzen ditu formatu honek. Askotan, herriko edo inguruko bertsolari gazteak plazaratzeko aukera ederra ere izaten da.