Librekoak

Gai-jartzailerik gabeko bertso saioak dira. Bertso saio honen bereizgarri nagusietako bi, lekura eta interesetara egokitzeko erraztasuna eta aurrekontu eskuragarria dira. Bi bertsolarik edo gehiagok hartu dezakete parte, eta euren kantatzeko gaia ingurua edo testuingurua izaten da. Multzo honetan sartu genitzake poteoak, balkoitik balkoirako saioak, sagardotegietako saioak, auzoetako jaietako saioak, bertso katak,…

Jaialdi eta lagun arteko saioekin batera, bertso saio ohikoena izan da azken hamarkadetan.