Musikatua

Musikatua

Jaialdi baten antzerako bertso saioa da, baina musikaz lagunduta kantatzen dute bertsolariek. Hala ere, bertso saio honen oinarria bat-bateko bertso-sorkuntza da. Azken urteetan gero eta ohikoagoa bilakatu da era honetako bertso saioa. Normalean, 2 musikarik, 4 bertsolarik eta gai-jartzaile batek hartzen dute parte, baina antolatzailearen beharren arabera moldatu daiteke parte-hartzaileen kopurua. Areto, antzoki edo oholtza gaineko guneetan antolatzen dira normalean, soinu-azpiegitura txukuna eskatzen duen saioa baita. Baina bestelako espazioetara ere egokitu daiteke.