Zientifikoa
Gai jakin bati lotuta diseinatzen diren saioak dira. Antolatzaileak hautatutako gaia izaten da saioko ardatza. Gai horretatik abiatuta sortzen ditu gaiak gai-jartzaileak, eta bertsolariak, ere, tematika horretara egokitzen dira. Gai-jartzaile bat eta nahi adina bertsolarik hartu dezakete parte bertso saio honetan. Adibidez, zientziari, zinemari, hizkuntzari edo larrialdi klimatikoari buruzko saio bat izan daiteke. Oso saio egokiak dira gai edo problematika sozialak gizarteratzeko, edo beste hainbat ekitaldi barnebiltzen dituen egitarau bat osatzeko.