1TZ4L1 3T4 P1ZTU. Bertso saio elektronikoa

Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu planteamendu musikal berriak. Bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko gara

Musika elektronikoaren ohiko estilo eta doinuetara jauzi egingo dugu. Bertsolariek doinutekgi berritu eta birmoldatu baten gainean inprobisatu beharko dute musika elektroniko aktualaren egile garrantzitsuen abesti eta doinuak bertso-neurrietara ekarriz. Bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsoetara bihurtuz. 


Fitxa artistiko-teknikoa

  • Ideia eta Zuzendaritza artistikoa: Libe Goenaga, Manex Pagola eta Aner Peritz
  • Doinuak eta Soinuak: Libe Goenaga, Aner Peritz eta Manex Pagola
  • Taldekideak: Gai-emaileak: Ainhoa Urien, Idoia Anzorandia eta Ainhoa Larretxea. Bertsolariak: Miren Artetxe, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Haira Aizpurua, Ekain Alegre, Oihana Bartra, Haizea Arana, Aitor Tatiegi, Ekhiñe Zapiain, Eli Pagola eta Aroa Arrizubieta. Musikariak: Libe Goenaga, Aner Peritz eta Manex Pagola
  • Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
  • Lekuak: Plazak, Antzokiak, kultur etxeak, gaztetxeak
  • Espazioa: Oholtza. Espazio minimoa: 6x4m