Bertso jasa bat-bateko jolasa

Motibazio saioak

Bertsolaritzaren ohiko zirkuituan eskaintzen diren bertso saioak publiko helduentzako sortuak dira. Bertsolariak jende helduari kantatzen dio, horregatik, erabiltzen diren esamoldeak, hiztegia, gaiak eta orokorrean, komunikazio modua publiko helduari bideratua dago. 

Publikoaren parte hartzea behar beharrezkoa izango da. Gai-jartzailerik egongo ez denez publikotik ateratako boluntarioen ideietatik sortuko dira gaiak momentuan.

Bi bertsolarik hartuko dute parte saio hauetan, eta haien zeregina saio egituratu baten bidez haurren interesa piztu eta saio dinamiko bat egitea da. Haurren zeregina, berriz, bertsolarien mingainak dantzan jartzeko egoerak eta hitzak elikatzea. Emaitza oso ona eman duten saio hauek, orain, antolatzaile guztien esku dituzue.

Fitxa artistiko-teknikoa

  • Gidoia: Unai Mendizabal
  • Zuzendaritza: Unai Mendizabal
  • Partaideak: Hezkuntza arloan lanean ari diren bi bertsolari
  • Nori zuzendua:
    • Haurrak: 6-9 urte
    • Gaztetxoak: 9-12urte
    • Gazteak: 12-14 urte
  • Espazioa: Oholtzan zein lurrean. Espazio minimoa 4 x 3 m
  • Lekuak: kultur etxeak, antzokiak, plazak…
  • Iraupena: 60 minutu