Bertso marraztua
Bi bertsolari eta marrazkilari bat elkarri segika
Karikaturgile batek eta bi bertsolarik marraztuko dituzte bertsoak. Karikaturgileak eginen dituen marrazkiak izanen dira proposatutako gaiak, eta bertsolariek hauen haritik tiraka eginen dituzte beraien lanak. Atal desberdinak deskribatuko dituzte marrazkiek, hala, sarrera bat, egoera hipotetiko bat, aktualitateko gai bat... Horretaz gain, bueltan dauden pertsona batzuk hautatu eta hauen karikaturak eginen ditu karikaturgileak, bertsolariak pertsonaiaren nortasuna bilatzen saiatuko dira bertaratuen irriak eraginen dituztelarik.
Fitxa artistikoa
- Partaideak: Unai Gaztelumendi eta antolatzaileak hautatutako bi bertsolari
- Iraupena: 70 min
- Nori zuzendua: Publiko zabala
- Lekuak: Areto txikiak, kultur etxeak, plazak… Leku bilduak, barnerako nahiz kanporako.
