Bertso saio literarioa
Bertso saio literarioetan idazle batek kantuan jarriko ditu bi bertsolari. Antolatzaileak aukeratutako idazlearen (idazleak bertsogintzarekin kontaktu bat izan behar du) aginduetara, bat-batean arituko dira kasuan-kasuko bertsolariak. Idazleek pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkiete bertsolariei. Hiru autoreren arteko elkarlana izango dira saiook: hiru ahots elkarlanean. Giro guztietara egokitzeko moduko saioa, lekuan lekura moldagarria eta erregistro guztiak lantzeko ahalbidea ematen duena: umorezkoa, poetikoa, narratiboa, akziozkoa, dialektikoa...
Bertso saio baten ohiko moldeak hautsi gabe (bat-batekotasuna, kontestura egokitzea etab.), literaturaz gozatzeko aukera eskainiko da. Gertutasun handiko saioak sortu nahi dira, formatu txikikoak: bertso saio literarioak, bertso afari literarioak, bertso bazkari literarioak, bertso poteo literarioak...
Fitxa artistiko-teknikoa
- Gidoia eta Zuzendaritza: Uxue Alberdi
- Partaideak: Bertsolariak eta idazleak: Aukeran
- Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
- Lekuak: Aretoak, kultur etxeak, elkarteak...
- Oholtza: Oholtza zein lurra. Espazio minimoa 6x4m
- Iraupena: 90 min