Otsoko eta Xixili

Otsoko eta Xixili

Xixili eta otsokume ez dira elkar ezagutzen.

Xixili herrian bizi da, neskato abenturazalea da eta animalien atzetik pasatzen ditu egunak: txano gorria jantzi, lupa bat eskuan eta kristalezko potez betetako motxila lepoan.

Otsokume, basoan bizi da eta animaliak harrapatzera eramaten du otso nagusiak egunero, baina… otsokumek ezin du! Izan ere animaliek ikaratu egiten dute koitadua.

Jakin nahi ahal duzu nola ezagutzen duten elkar bi pertsonaia hauek? Bertso, musika eta animalien erreinuan murgilduta kontatuko dizuegu Xixili eta otsokumeren istorioa.

Ipuin kontakizunean okasiorako egindako bertso sorta musikatuak tartekatuko dira.

Fitxa artistiko-teknikoa

  • Gidoia eta Zuzendaritza: Maren Basterretxea
  • Bertsoen egileak: Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Iker Zubeldia
  • Bertso sorten musikatzea: Oskar Estanga
  • Proiektuaren sorburua: Kili-Kili bilduma. "Otsoko gose da" (2026, IkasElkar)
  • Nori zuzendua: 4-6 urteko haurrei
  • Lekuak: Liburutegiak, haur txokoak, eskolak
  • Iraupena: 35-40 minutu

Norbere_mundu_intimo_.jpg