Txepeldunak
Partida bat galdu duen haurra triste dago: pilotarekin haserre dago baina pixkana adiskidetzen joango da. Berak beti irabazi egin nahi du, eta beste kirol guztiak kakaren pare jartzen ditu. Pixkanaka ikasiko du, ordea, beste jolas askok lekua dutela kalean, eskolako patioan… eta lehia ez dela beti beharrezkoa. Edozein kiroletan denak izan daitezkela irabazle, publikoa barne, ondo pasa dutelako.
Etorkizuneko gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa eraikitzeko nahia lantzen da, indibidualismotik kolektibora jauzia eginez: irabazi-galdu, ona-txarra, lehia-jolasa, erori-altxa, norbera-bestea, laguntasuna, taldea, bestearekiko errespetua, zaintza…Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide eszeniko tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan.
Azkenik Fitxa teknikoa eguneratu.
Fitxa artistiko-teknikoa
- Gidoia: Iraitz Lizarraga
- Bertsoak: Uxue Alkorta
- Zuzendaritza: Iraitz Lizarraga
- Antzezleak: Maren Basterretxea eta Uxue Alkorta
- Nori zuzendua: Familiarra (5-11 urte)
- Lekuak: Antzokiak, kultur etxeak, eskolak
- Espazioa: Oholtza zein lurrean. Espazio minimoa: 6x4m

