Ez da Kasualitatea
Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
Fitxa artistiko-teknikoa
- Gidoia eta Zuzendaritza: Hainbat emakume bertsolari
- Bertsolariak:Plaza dabiltzan (hiru-lau) emakumezko bertsolari eta gai-jartzaile bat
- Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
- Musikariak: Bi musikari: Ixak Arruti gitarra, Gari Otamendi biolina
- Lekua:Aretoak, Kultur etxeak, plazak,…
- Espazioa: Oholtza zein lurra. Espazio minimoa 8x4m
- Iraupena:90 mn.