Kilimaterioa

Kaitin Allendek sortutako “Klimaxetik klimateriora eta buelta” bakarrizketatik sortu da KILIMAterioa.

Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara.
Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu.

KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.

Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz.

Fitxa artistiko-Teknikoa

  • Gidoia: Kaitin Allende
  • Zuzendaritza: Kaitin Allende
  • Partaideak: Kaitin Allende, Iratxe Ibarra, Oihane Perea, Irati Anda
  • Nori zuzendua: helduei
  • Espazioa: Oholtzan zein lurrean.Espazio minimoa 6 x 4 m.
  • Lekuak: Antzokiak, kultur etxeak…
  • Iraupena: 60 min.