Klown bertso saioa

Inprobisazioa oinarri duten bi sormen alor uztartuko dira: klowna eta bertsoa. Beatriz Egizabal umoregile feministak egingo du gidari lana eta bera arduratuko da bakarrizketa laburren bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz.

Lau ahots elkarlanean arituko dira umoretik eta feminismoz. Bertso saio baten ohiko moduari eutsiko zaion arren, Beatriz Egizabalen egiteko moduen bertsolariei oholtzan egoteko modu berri bat eskatuko die. Saio dinamiko eta berritzaileak dira, giro askotara egokitzeko saioak


Fitxa artistiko-teknikoa

  • Zuzendaritza eta Gidoia: Beatriz Egizabal
  • Partaideak: Beatriz Egizabal eta emakumezko bertsolariak* (Antolatzaileak aukeratuak)
  • Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
  • Lekuak: Antzokiak, kultur etxeak
  • Espazioa: Oholtza. Espazio minimoa: 6x4m