Txuri-beltza da ta...!

Haurrak eta musika dira protagonista, ez piano jolea. Haurrekin hartu emana  sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa bera oso  modu dibertigarri eta didaktikoan aurkituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara.

Bost jolas izango ditu saioak, bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, atentzioa lantzekoak,… baina jolasean elkar errespetatzea ezinbestekoa izango da. Hori bai,…KANTATUZ bukatuko da kontzertua eta KANTATUZ joango dira etxera.

Fitxa artistiko-teknikoa

  • Gidoia: Xabier Lizaso
  • Zuzendaritza: Xabier Lizaso
  • Musikaria: Xabier Lizaso
  • Nori zuzendua: Familiarra (3-12 urte moldagarria)
  • Espazioa: Oholtzan zein lurrean.
  • Lekua: kultur etxeak, liburutegiak,plazak…
  • Iraupena: 60 min