Lankuri buruz

Bertsozale Elkarteak duela 20 urte sortu zuen Lanku Bertso Zerbitzuak atala. Gure helburu nagusia bertsolaritza sustatzea da.

Bat-bateko bertso plaza da gure lehentasuna. Bertsoa oinarri hartuta, kultur adierazpideekin esperimentatuz urratsak eman ditugu Lankun. Hasierako bidea zenbait diziplinaren uztarketa izan zen, gaur egun, ordea, nor bere diziplina modu malgu eta libreago batean pentsatuta, gorpuztuta eta interpretatuta proposamen berriak ari gara egiten.