Itsu koplak
Bertsolaritzaren ezaugarrietako bat bada lekura, ingurura eta momentura egokitzeko gaitasuna. Askotan neurri laburrak eta bixiak lagun-arterako erabiltzen ditugun ariketak dira: koplak, zortziko txikia, puntutan. Euskarara hurbiltzen ari den jendearentzat, kasu honetan Belarriprest lagunentzat, oso egokiak diren neurriak dira eta oso jostagarriak
Itsu koplak, kanpotik datorren genero batean oinarritzen da, gure tradizioan bertso paperak dira ezagunagoak genero honetan. Oinarri hau hartu, buelta bat eman eta Euskaraldiko Belarriprest ariketa aukeratu dutenen artean martxan jarri nahi dugu saio mota hau.
Antolatzaileak herriko 10-12 argazki edo horma-irudi aukeratzen ditu, bi bertsolarik irudi horiekin istorio bat osatzen dute kopla bidez. Belarriprestek argazkia edo irudia aurrean izanda errez jarraituko dute bertsolariek kopla bidez kantatuko dituzten bertsoak. Bertsolaritzara hurbiltzeko ariketa nahiko erreza eta polita izan daiteke. Nahi izanezkero trikitixarekin lagundu daiteke
Horretaz gain, herri bakoitzean, garai batean bezala bertso paperak banatuko dizkiogu jendeari. Gaia: Nola ikasi nuen euskara?. Modu honetara bat-bateko bertsoa eta bertso paperak uztartuko ditugu ikuskizun berean