Luze edo Motz

Binakako bakarrizketak

“Bakean Dagoena Bakean Utzi” emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!

Fitxa artistiko-teknikoa

  • Gidoia eta Zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
  • Partaideak: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
  • Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
  • Lekuak: kultur etxeak, liburutegiak, plazak…
  • Espazioa: Oholtzan zein lurrean. Espazio minimoa 4x3
  • Iraupena: 60 min