Urpekakariak

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean. Murgilaldian zehar etengabe egingo dute topo beren gorputzekin; bakoitzak berearekin nola, lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak... Askotariko sentsazioak izango dituzte (arintasuna, itomena, plazera, hozkirria...) eta lantzean gogoeta txiki bat egiteko aukera emango die sentitu eta ikusten ari diren guztiak. Hain justu horixe da proiektu honen xedea: modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitatez, genero-rolez... hausnar dezaten zirikatzea.

Fitxa artistiko-teknikoa

  • Gidoia eta Zuzendaritza: Miren Amurizaeta Ane Labaka
  • Antzezleak: Maren Basterretxea eta Uxue Alkorta
  • Nori zuzendua: Familiarra (5-11 ute moldagarria)
  • Lekuak: kultur etxeak, antzokiak, plazak…
  • Espazioa: Oholtzan zein lurrean. Espazio minimoa 4 x 3 m
  • Iraupena: 60 minutu